lunes, 19 de enero de 2015

Literatura Tailerra, Muskizen


Muskizko Udalak literatura eta idazketa sortzaileari buruzko tailerra prestatu du. 

Literaturan interesa duten eta idazten hasiak diren pertsonentzat zuzendutako tailerra antolatu du Muskizko Udalak. Gaztelerazko kontakizun laburra izango da ikastaroaren oinarrizko generoa. Miguel Artazak (Ingeles Filologian lizentziatua, El Correoren literatura kritikoa eta Kazetaritzan Masterra), koordinatuko du eta urtarrilaren 27tik maiatzaren 19ra izango da, 15 saiotan banaturik, astearte guztietan (Kultura Etxean), 19:00etatik 20:30ra. 

Oso ikastaro praktikoa izango da. Astero idazle ezagun baten testua irakurriko da eta ondoren horren inguruan eztabaidatuko da, literatura solasaldia sortuz. Tailerraren helburua partaide guztiak literatura kultura bereganatzea da, baita testuak ezagutzeko zein disfrutatzen laguntzeko elementuak ikastea ere. 

75 euroko prezioa dauka, baina ordaindu baino lehen 2 saiotara dohainik joan zaitezkete, froga moduan, ikastaroaren nondik norakoa ezagutzeko. 


Literatura Tailerra, Muskizen
Literatura Tailerra, Muskizen.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes