miércoles, 14 de enero de 2015

Europar industria lehiakortasuna galtzen

Bi dira, besteak beste, egungo gizarte aurreratuek energia alorrean dituzten erronkarik nagusienak: eguneroko kontsumorako behar duten hornidura bermatu eta ekonomia lehiakorrari eutsi.

Erronka bikoitz hau are zailagoa da petrolio-sektorean, herri atzeratuen susperraldiak, energia berriztagarrien sustapenak eta ez ohiko petrolio- zein gas-motak (ez konbentzionalak) energiaren mapa aldatzen ari direnez gero.

Inork ez du zalantzan jartzen energia-kontsumoa gehitu egingo denik hurrengo urteetan. Nazioarteko Energia Agentziak adierazi duenez, baliabide fosilen eskabidea 89 milioi upel/eguneko izatetik 100 milioi beste izatera pasatuko da eta nagusi jarraituko dute, beste edozein energia-iturriren gainetik. Segurutik Europan murriztu egingo da petrolioaren kontsumoa, energia-eraginkortasunaren eta gasa zein energia berriztagarriak gehitzearen ondorioz, baina, oro har, munduan hazi egingo da fosilen eskakizuna.

Petrolio eta gas “berriaren” iraultza honi atxikitzen lehenak Estatu Batuak izan dira, merkatu inportatzaile izatetik esportatzaile izatera pasatuz. Aldaketa honen eragina nabarmena da honezkero ipar amerikar industriaren energia-kostuetan. Esaterako, gasaren prezioa hiru bider merkeagoa da iadanik Estatu Batuetan Europan baino, eta honek ikaragarrizko lehiakortasun-aldea ematen dio amerikar industriari, Europakoaren kaltetan.
 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes