Bad arguments (Bookofbadarguments.com) deritzon liburuan, modu oso erakargarrian eta begitik sartzen diren irudiak erabiliz, baliorik gabeko argudioen sailkapen bat agertzen zaigu. Hona hemen bertan agertzen diren adibide batzuk:
1. Ondorioen arabera argudiatzea
Zerbaiten ondorioak onak badira, hori egia da, eta alderantziz. Dostoevskyk esan zuenez, "Jaungoikorik ez badago, dena da legezkoa", eta horren ondorioz Jaungoiko bat izan behar dela argudiatzea
2. Lastozko gizona
Argudio baten aurka egin baino lehen, argudioaren karikatura bat azaldu eta horren kontra egin. Askoz errazagoa da aurkariaren karikatura bati erasotzea, bere iritziaren osotasuna kontutan izan baino lehen.
3. Baliorik gabeko adituetan oinarritzea
Argudio faltsuetatik erabilitakoena, aditu orokor ezezagunak, aintzinako jakintsuak edo aurkitu ezinezko adituetan oinarrituz argudiatzea. Adibide gisa, teknologikoki ain aurreratuak ziren txinatarrak astrologian sinesten zutenez, astrologia egia da.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.