Abanto-Zierbenako Udalak Larunbat Alai programa berria aurkeztu du, 4-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako egitaraua.
Larunbat Alai 4-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako programa da. Udan izan ezik, hilero, larunbat arratsalde batean, txikientzako ekintzak antolatzen dira.
Aurtengo egitaraua urtarrilaren 17an hasiko da, Gallartako Areto Nagusian, Xalto pailazoen “Show berria prestatzen” ikuskizunarekin. Otsailaren 7an, Las Carreraseko Montaño Aretoan, Txaborro Magoa izango da eta martxoaren 7an, Sanfuenteseko Eskola Zaharretan, Txotxongilo saioa, Adarbakar Urdina espektakuluaz gozatzeko.
Udako oporren bueltan, irailaren 19an Gallartako Areto Nagusira Tor Magoa etorriko da, bere magia ikuskizun berria erakusteko asmoz, eta urriaren 17an, Las Carreraseko Montaño Aretoan, Teleipuinak saioa antolatuko da, txotxongiloekin. Azkenik, azaroaren 21ean Pepa eta Kutxo pailazoak Sanfuenteseko Eskola Zaharretan izango dira, bertako txikien aurpegietan irribarrea marrazteko xedez, eta abenduaren 19an, Gallartako Areto Nagusian, Panpin Panpox berbena.
![]() |
Larunbat Alai. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.