lunes, 15 de diciembre de 2014

Zierbenako Udalak etxebizitza konpontzen ikasteko hitzaldia eta Lasergunean gozatzeko irteera antolatuko du


Zierbenako Udalak etxebizitza mantentzen eta konpontzen ikasteko hitzaldia eskainiko du, baita Lasergunean gozatzeko irteera antolatu ere.

Gaur arratsaldean, 18:00etan, etxebizitza mantentzen eta bertako altzariak edo gailuak konpontzen ikasteko hitzaldia izango da Zierbenako portuan kokaturik dagoen erretiratuen zentroan. 

Gainera, datorren abenduaren 19an, 17:00etatik 20:30etara, Lasergunean arratsalde dibertigarria pasatzeko irteera prestatuko du herriko udalak. 12-18 urte bitarteko gaztea baldin bazara eta Zierbenan erroldaturik bazaude, animatu zaitez eta izena eman ezazu abenduaren 17a baino lehen 94 636 60 07 telefonoan. 

Gogoratu beharra dago lekuak mugatuak direla eta Santurtziko metro geltokia izango dela irteera lekua eta baita helmuga ere. 


Lasergune
Lasergune.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes