miércoles, 24 de diciembre de 2014

Olentzero badator!


Gaur arratsaldean Olentzero Muskizen izango da herriko ume guztien eskakizunak entzuteko eta gutunak jasotzeko. 

Arratsaldeko 17:00etan, Jarraitzen Dugu Txistu Taldearen musikarekin eta Antzart Taldearen kale antzerkiarekin batera, Olentzero eta Mari Domingi Autonomiatik irtengo dira kalejiran Meatzari Plazaraino, Arkazieta Kaletik, Gibatik, Zendejatik, Sobalbadunetik, El Crucero-tik eta Antonio Truebatik pasatuz. 

Ondoren, 18:15etan, Olentzero eta Mari Domingi umeekin izango dira Meatzari Aretoan. Intzarri Dantza Taldeak euskal dantzaldia eskainiko du bertan eta Antzart Taldeak kale antzerkia. 

19:15ak aldera txokolate beroa eta gaztaina erreak prestatuko dira eta gutun zein postal lehiaketaren sariak emango dira. Azkenean, 20:00etan, Olentzero erreko da. 


Olentzero badator!
Olentzero badator!

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes