Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Muskizek zein Abantok hainbat ekintza prestatu dituzte ospatzeko.
Muskizek hainbat ekitaldi antolatu ditu herrian, azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Astean zehar filmak, puzgarriak, mendi martxa, dantzaldia, aizkolariak, herri-bazkaria… izateaz gainera, programa berezia dago gaurko. Goizean hezkuntza zentroek euskara sustatzeko jarduerak burutu dituzte eta arratsaldean, 16:00etan, eskubaloi partiduak izango dira. Ondoren, 17:30etan, Alberto Bargos ipuin kontalariaren istorioetan murgiltzeko aukera izango dugu, Udal Liburutegian.
Bihar, abenduak 4, txikiek Jose Ramirez ipuin kontalariaren istorioak entzun ahal izango dituzte goizez, 11:00etan, eta arratsaldez, 18:00etan, Kultura Etxeko M Aretoan.
Abanto-Zierbenako Udalak, bere aldetik, gure hizkuntzaren aldeko adierazpena irakurri du gaur goizean, Kultura Etxean, herriko ikastetxe guztiekin batera. Amaitzerakoan Marsel Magoak magia truko berriak erakutsi dizkie bertaratutako guztiei. Gogoratu beharra dago, arratsaldean, 17:30ak inguruan, ume guztiek "Txintxilipurdi Erregea" txotxongilo emanaldiarekin gozatzeko aukera izango dutela Kultura Etxeko areto nagusian.
Esaiozu bai Euskarari!
![]() |
Abenduak 3, Euskaren Nazioarteko Eguna. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.