miércoles, 12 de noviembre de 2014

Ipun eta Zinema saioa, Las Carrerasen


Datorren azaroaren 18an, asteartea, Abanto-Zierbenako Udalak 5-8 urte bitarteko umeentzako ipuin saio berezia antolatuko du, Las Carreraseko liburutegian. Ondoren, hilaren 30ean, zinema emanaldia prestatuko da 12-18 urte bitarteko gazteentzat. 

Azaroaren 18an ipuin kontaketa saio berezia izango da Las Carreraseko Liburutegian, arratsaldeko 17:30etan. 5-8 urte bitarteko txikiek beldur eta intrigazko istorioak entzuteko aukera izango dute, baita tailer batean parte hartzeko aukera ere. 

Gogoratu beharra dago, ekimen honetan parte hartzeko izena eman beharko dela, azaroaren 10etik 17ra bitartean, Las Carreraseko Liburutegian. 

Gainera, azaroaren 30ean, Haritzalden (Las Carrerasen), 17:30etan, zinema emanaldia antolatuko da 12-18 urte bitarteko gazteentzat. 

Animatu zaitezte! 


Ipun eta Zinema saioa, Las Carrerasen
Ipuin Kontaketa Las Carreraseko liburutegian.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes