Industriak biltzen du herrialdeen I+G delakoaren zatirik handiena, industria da lanpostuak gehien biderkatzen dituen jarduera ekonomikoa; industria, goil mailako lanposturik gehien eskaini, soldatarik altuenak ordaindu eta zerbitzu-arlorik landuenak eragiten dituena. Industria da gehien nazioarteratzen den ekoizpen-mota eta industriak berak neurtzen du herrialdeen arteko lehiakortasuna. Baina, lehen ez bezala, orain industria ez da berez sortzen, ez du merkatuak besterik gabe sustatzen. Industria nahi izanez gero, herri-erakundeek industria-politika erein beharko dute eta gizarteak industriaren aldeko apustua egin. Nahi al dugu?
Hau da, laburbilduz, Roberto Velasco ekonomialariak (Petronorren Administrazio Kontseilukidea) atzo aurkeztu zuen liburuaren (“Salvad la industria española”) tesia. Velascoren ustez, 1980ko hamarkadatik hona, finantza-sektoreak bereganatu duen kontrolik gabeko protagonismoaren ondotik, ez da gizarte-eskabidea ekonomiaren hazkuntza baldintzatu duena, banketxeen estrategia baizik.
Felipe Serrano irakasleak (EHUren Ekonomia katedraduna) hitzaurrean adierazten duenez, ez da inondik ere demagogia esatea, banketxeak izan direla kapitalak eraikuntza-sektorera bideratu zutenak, industriaren kaltetan. Beste modu batez esanda, azken urteotako eraikuntza-burbuila nekez gertatu zitekeen, kredito-uholdeak hartara luzatu izan ez balira, eta industriak ez zukeen aldi berean gainbeherarik izango kreditorik eskaini izan balitzaio.
Industria behar dugu berreskuratu, industria-tradiziodunak garen euskal eta kataluniar gizarteok batez ere. Baina berreskurapen hori ez du merkatuak soilik eragingo. Horrez gainera herri-erakundeen industria-politika behar izango da, kredito aproposak plazaratu eta “ekonomia errealaren” aldeko gizarte-atxikimendua indarrean jarri.
Liburuak ez du, behar bada, hitzez hitz zehazten, baina nik nire kasa ezarriko nuke gure aurreko belaunaldiek industriari atxikia burutu zutela euren bizitza eta oraingo belaunaldiak, aldiz –bai, bainaka—beste sintoniaren batean diharduela. Asmatuko al du? Auskalo, batek daki, baina, zer gerta ere, ezin izango dena zera da: industriarik gabe industria-gizarteari darion ongizatea lortu.

Roberto Velasco eta Juan Manuel Eguiagaray, Industria ministro ohia, aurkezpenean. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.