lunes, 13 de octubre de 2014

Muskizek Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du


Muskizek  Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du Pobaleko Burdinola, Muñatones Gaztelua eta Pobeñako  Oinetxeak ezagutzeko doako bisita gidatuak antolatuz.

Bizkaia, Etxez-Etxe da  aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien goiburua eta urrian zehar jarduera anitz antolatuko dira, haien artean Muskizen izango diren Pobaleko Burdinola, Muñatones Gaztelua eta Pobeñako Oinetxeak ezagutzeko doako bisita gidatuak.

Pasa den urriaren 4an,  Alberto Santana adituak Burdina Euskal Etxearentzat hitzaldia eskaini zuen Pobaleko Burdinolan. Datorren larunbatean, urriak 18, Muñatones Jauregia eta, Petronorren instalazioen barruan kokaturik dagoen, Salazar Jauregia ezagutzeko bisitaldiak izango dira, goizeko 10:30etan eta 12:30etan. Azkenik, igandean (urriak 19), Muskizko Udala eta Pobeñako Auzo Lagunak Pobeñako Oinetxeak ikusteko bisita gidatuak antolatuko dituzte, 11:00etan (euskaraz), 13:00etan (euskaraz) eta 13:30etan (erdaraz).

Bisitaldiak doakoak izango dira eta plaza mugatuak daude, beraz parte hartu nahi duenak izena eman dezala hurrengo telefono edo posta elektronikoan:

-Muñatones ikusteko: 629 271 516 edo info@elpobal.com

-Pobeñako Oinetxeak ikusteko: 679 463 901.



Muskizek Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du
Muñatones Gaztelua (Muskiz).

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes