jueves, 30 de octubre de 2014

Lanik eza bai… baina

Langabeziaren azken datu ofiziala %15,2 da Euskal Autonomia Elkartean eta %23,7, berriz, Espainian. Segurutik datuok ez dira nahi genukeen bezain onak baina bai, ostera, aurtengo lehen hiru hiruhilekoetatik onenak. Baita azken hiru uteotako onenak ere.

Krisialdi luzea bezaina zorrotza bizi izaten ari garenik ez du inork zalantzan jartzen, nahiz, azken hiru hamarkadetako emaitzekin alderatuz gero, horren txarrak ez izan.

Alegia, 1981etik 2014ra arteko 36 urteetan, Euskal Autonomia Elkarteko datuak %15,2 baino txarragoak izan dira hogei urtean eta hobeak hamahirutan. Hau da, langabeziari dagokionez behintzat, sarriago egon gara txartoago (20 bider), hobeto baino (13 aldiz).

Espainiako balantza historikoa, ostera, bestelakoa da: hiru urtean baizik ez dira orain baino txartoago egon. Gainerako 30 urtean, hobeto.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes