Sanfuenteseko Jai Batzordeak zein Abanto-Zierbenako Udalak, hirugarren urtez, San Keremos Jaia antolatuko dute datorren larunbatean, irailak 6.
Irailaren 6an San Keremos Jaia izango da Sanfuentesen eta hainbat ekintza prestatu dituzte egunaz gozatzeko. Goizean, 10:00etatik aurrera, artisautza azoka antolatuko da futbito zelaian eta 11:00etatik 14:00etara bitartean txikiek puzgarriak izango dituzte, baita Gorritiren ikuskizuna ere. Ordu batak aldera sagardo dastamena, txotx! amaitu arte, eta arratsaldean, bostetan, Bike Trial Ikuskizunaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Ondoren, 19:00etan, nagusientzako herri-jokoak egongo dira, nahi duenak parte hartu dezan, eta jaieguna amaitzeko dantzaldia, River taldearekin (20:00etatik 00:00etara).
Animatu zaitezte!
![]() |
San Keremos Jaia. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.