Euskal Autonomia Erkidegoaren energia-kontsumoa %1,6 murriztu zen 2013 urtean. Murrizketa hau energia-iturri denetan eta kontsumo-sektore guztietan izan zen, garraio-esparruan izan ezik. Izan ere, petrolio-eratorrien eskabidea %1,9 gehitu zen iaz.
Energiaren Euskal Erakundeak argitara emandako txostenaren arabera, energia-kontsumoak murriztuz jarraitzen du 2008tik honako krisialdiaren eraginez. Argindar-eskaria %2 gutxitu zen 2013an, gas naturalaren kontsumoa %8,2 murriztu eta ikatz-kontsumoa, berriz, %85 bezainbat jaitsi, Pasaiko zentrala ixtearekin batera.
Horrez gainera, energia-intentsitatea (ekonomiaren energia-eraginkortasuna neurtzen duen adierazlea) %1 hazi da eta, horretara, 2013ko energia-eraginkortasuna 2005ekoa baino %12 hobea da. Beste modu batez esanda, BPGko unitate bakoitza ekoizteko, euskal gizarteak orain dela zortzi urte baino %12 energia gutxiago behar edo kontsumitzen du, %12 eraginkorragoa da alegia.
Sektorez, industria (%41,6) eta garraioa (%36,6) dira energia gehien kontsumitzen duten jarduerak. Eta gehien kontsumitzen diren energia-moten arabera, berriz, gasa eta argindarra dira industrian, nahiz 2013an zehar %1,2 eta %0,3 murriztu, hurrenez hurren. Ikatz-kontsumoa %8,4 gutxitu da industrian eta petrolio-kontsumoa %19,2 murriztu. Bestalde, energia berriztagarriak kontsumo osoaren %7,5 beste izan ziren iaz.
Urteko fakturari dagokionez, azken sei urteotan %59 gehitu da etxebizitzen sektorearen faktura, nahiz 2013an %4,9 jaitsi. Etxebizitza bakoitzeko 1.058€/urteko gastua da energia eta 412€ biztanleko.

0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.