martes, 12 de agosto de 2014

Gidaririk gabeko ibilgailuak edo mugikortasun pertsonalaren aldaketa

BLADE RUNNER filma gogoan dugunok, bertan agertzen ziren polizia-kotxe eta taxi hegalariak izango ditugu gogoan. Gure etorkizunean pentsatuz, higikortasunaren arloari dagokionez, airearen konkista unibertsala derrigorrezko helmuga bezala ikustea guztiz logikoa da. Baina etorkizuna bide horretatik ez doala dirudi, askok esango luke tamalez.

Eta etorkizunari buruz aritzean, oso epe laburrari buruz ari naiz, hau da, hurrengo 10-20 urteko tartea hain zuzen. Eta gainera, gaur egun existitzen diren teknologia esperimentalen globalizazioari buruz arituko naiz, hau da,gaur egun jada posible dena gizarte orokorrean zabaltzea.

Epe laburrean, gizarteari kostu askoz baxuagoko higikortasun esperientzia atseginagoak eskaintzea posible da. Eta guzti hau jaiotzen dauden bost teknologia berritzaile konbinatuz lortu daiteke:
  • Gidaririk gabeko ibilgailuak: kotxeak nahi dugun tokira eramaten gaituen bitartean, beste edozein betebehar egin ahal izatea (txateatu, telefonoz hitz-egin, pelikula bat ikusi, loalditxo bat...), norberaren eta besteen segurtasuna mantendu edo hobetuz.
  • Ibilgailu partekatuak: kotxeak norberak bakarrik erabili eta denboraren %90 baino gehiago aparkaturik eduki beharrean, egunean zehar kotxea hainbatek erabilia izatea.
  • Betebehar bakarreko ibilgailuen diseinua: kotxearen betebehar bakarra betetzen duten ibilgailuek energia gutxiago gastatu eta merkeagoak dira.
  • Propultsio-sistema hobetuak: energia-iturri konbinatuen erabilera (erregaiekin elektrizitatea konbinatuz, hidrogenoaren posibilitateak, e.a.).
  • “Higikortasunaren Internet": Internet digitalak informazioaren alorrean lortu duen bezala, jendearentzat “Higikortasunaren Internetek” konektibitate eta higikortasun data pila bat "denbora errealean" koordinatuz lortzen duena da.
Hauetariko edozein, bakarka, maila bateko hobekuntza lortzeko nahikoa da. Baina denak konbinatuaz, orduan bai aldaketa erradika lortuko dela, inprentak edo internetek gizartean izan zuten aldaketaren mailakoa.
Higikortasunari buruzko sarrera gehiago etorriko dira, zihurrenik.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes