Zierbena jaietan dago, Aldapako festak dira, adin guztietarako ekintzez betetako programarekin.
Ostiralean, abuztuak 22, festa arratsaldez izango da. 17:00etan txikiak pailazoak izango dituzte eta 19:00etan Zumba dantzaldia egongo da. Ondoren, indarrak berreskuratzeko odoloste eta txorizo jana antolatuko da eta gauean, 23:30ak aldera, Pako Dj-aren musikaz gozatu ahal izango da.
Larunbatean, eguna marmitako txapelketarekin hasiko da, ordu batetan. Jarraian umeentzako haur jokoak egongo dira. Arratsaldean, 17:30etan, futbol txapelketaren final-aurreak jokatuko dira eta 20:00etan saiheski-jana antolatuko da. Gauez, ohikoa denez, musikaz disfrutatu ahal izango da “Pergola” taldearekin.
Abuztuaren 24a, Aldapako jaien azken eguna, herri kazeroladarekin hasiko da, ondoren paella txapelketa prestatuko da eta arratsaldean ipuin kontalaria etorriko da (17:00etan). 19:00ak aldera mozorro txapelketa egongo da eta sari banaketaren ostean txokolatada.
Animatu zaitezte!
![]() |
Zierbena jaietan. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.