miércoles, 16 de julio de 2014

Orlegiaren aldeko postura

Orain hurrengo, 2011-2012 denboraldian, Athletic-ek elastiko berdea aukeratu zuen bigarren janzkeratzat, eta hainbatek susmatu zuen, Athletic-en asmo horren atzekaldean, “Euskadiren izenaz eta ordezkaritzaz jabetu nahi izana”. Baita eztabaida piztu ere, interes komertziala ala sinbolikoa ote zen.

Gero ikusi zen, ostera, hainbat denboraldi lehenago Donostiako Real Sociedad-ek ere berdez jantzita jokatu izan zuela behi baino gehiagotan, nahiz orduan inork bigarren intentziorik (are gutxiago, maltzurrik) sumatu ez.


Blog de Petronor Athletic elastika
2011-2012 eta 2012-2013 denboraldietako bigarren janzkera

Nik, egia esan, ez dakit zehatz-mehatz zergatik 2011-2012 denboraldian Athletic-ek elastiko gorri-zuri-berdearen aldeko postura egin zuen. Baina an, jakin badakit elastiko hura dezente ondo saldu zela eta, ondorioz, 2012-2013 denboraldian ere diseinu eta kolore berberak jarraitu zuela indarrean, bigarren janzkera ofizialtzat. Iaz, ordea, 2013-2014 denboraldian, urdina izan zen bigarren kamiseta eta hona non, berriro ere aurten, orlegia datorren 2014-2015 denboraldirako.

Auskalo zein ote den, funtsean, orlegiaren aldeko arrazoi nagusia: komertziala ala sinbolikoa ote? Eta… biak elkarrekin balira? Nork esan du derrigorrez kontrajarriak izan behar dutenik? Salerosketa-kontuetan ezin al dira sekula bihotza eta sakela izan, osagarriak eta bateragarriak?

Blog de Petronor Athletic elastika
2014-2015 denboraldiko bigarren janzkera

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes