viernes, 4 de julio de 2014

Offshore teknologiaren erronka

Segurutik, munduan dira Euskadi bezalako herrialde gutxi, non haize-erroten fabrikazio-sektorea ikaragarri indartsua den eta haize-erroton erabilpena, berriz, erabat murritza.

Gurean, inon gutxitan bezala, aparteko hiru baldintza suertatzen dira: 
1- Goi mailako teknologiaren jabe diren enpresa indartsuak. 
2- Haize urria. 
3- Dagokeen haize urri horretaz baliatzeko oztopo asko.

Hala ere, munduan zehar gero eta gehiago direnez itsasoan jarri ohi diren haize-errotak (offshore), zenbaitek pentsa dezake Euskal Herriaren “lurralde haizetsurik” ezak nolabaiteko konponbidea izan lezakeela lehorrari bizkar eman eta itsasora begira jarriez gero. Baina, besterik uste arren, euskal itsasoa ere ez da batere aproposa haize-errotak bertan kokatzeko.

Batetik, egungo teknologiaren arabera behintzat, nekez jarri ahal dira plataformak 50 metrotik gorako ur-sakonetan eta, bestetik, euskal itsasaldean, kostatik atera bezain laster, sakonera dezente handia da eta olatuak, berriz, nabarmen galantak.

Soluzioa dira plataforma “flotagarriak”, eta honek teknologia berriak bezain bereziak eskatzen ditu. Alegia, erronka berriak aurrera egin nahi duten euskal enpresentzat.
 
Offshore teknologia
Offshore teknologia
 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes