lunes, 21 de julio de 2014

Muñatones Gaztelua XIV. mendera bueltatuko da


Datorren igandean, uztailak 27, Muñatones Gaztelua XIV. mendera bueltatuko da. Bisita gidatuarekin batera bertaratzen diren guztiek XIV. mendean girotutako hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute.

Iparreco Launak, Mendebaldeco Marca eta Mitos elkarteek Muñatones Gazteluan antolatuko den erdi aroko birsortze historikoaz arduratuko dira. Gainera, garai horretako jaunak nola janzten ziren erakutsiko dute, zuzenean, gazteluaren harresitik kanpo dagoen landan, lubakitik gertu. Erakustaldi bakarra izango da, 11:00etako eta 12:30ko bisitaldien artean.

Birsortze historiko honetaz disfrutatu nahi duenak erreserba egin beharko du 629 271 516 telefonoan edo info@elpobal.com postaren bidez. Bisitaldiak 3 euroko prezioa daukate, 12-18 urte bitarteko gazteek 2 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 urte baino gutxiagoko txikiek doaneko sarrera izango dute.


Castillo Muñatones
Armadura, Muñatones Gazteluan.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes