martes, 29 de julio de 2014

Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa

Langabetu-tasa murriztu egin da aurtengo bigarren  hiruhilekoan, EPAren datuen arabera, Euskal Autonomia Elkartean zein Espainian.

Azken hogeita bost urteotako datu historikoak alderatuko baditugu, Espainiakoa nabarmen txarragoa da, zifra absolutuetan nahiz erlatiboetan. Izan ere, Espainiako azken hiru hilabeteotako  langabetu-tasa,  1981etik 2011ra bitartean izan zen daturik txarrena baino eskasagoa da. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, 1981tik 1997ra bitartean izandako daturik onena baino hobea.

Azpimarragariak, berriz, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko datuak.  Espainian, emakume langabetuen (%25,38) kopurua gizonezkoena (%23,70) baino handiagoa bada ere, Euskal Autonomia Elkartean alderantziz da: gizonezkoen langabezia (%16,80) emakumezkoena (%15,38) baino handiagoa da.

Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baiano handiagoa

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes