Denok ikusten dugu telebistan edo egunkarietan, petrolioari buruz aritzean, bere kantitatea neurtzeko unitate arruntena upela dela. Brent petrolio gordinaren upelaren balioa hainbat dolarretan dagoela, edo OPEC deritzon ekoizleen petrolio produkzioa ez dakit zenbat miloi upel eguneko dela, entzuten ohituta gaude.
Zer da upela eta nondik dator? Upel bat ia 159 litro dira (amerikar unitateetan 42 galoi). Petrolio upelaren jaiotza Estatu Batuetan datza, 1866 urtean hain zuzen. Bertako ekoizleak estandarizatze honetan ados jarri ziren, upel bat (gutxi gora behera 136 Kg) bi gizonen artean mugi zezaketen pisua zelako. Hortik aparte, sasoiko tren bagoi bakoitzean 20 upel antolatu zitezkeen, garraioa merkeago eginez.
Arrazoi indartsuena, dena den, sasoi hartan 42 galoiko upela merkataritzan edonon erabilitako patroia zela da. Hau da, hainbat janariren salmentan eta garraioan erabilia zen, berdin zen ardoa, sardinzarrak, gurina, xaboia, bale-olioa, eta abar. Janarien merkataritzan unitate hau erabiltzea Ingalaterrako Ricardo IIIak derrigortu zuen 1485 urtean, kolono amerikarrak beranduago Estatu Batuetara exportatua.
Hara nondik eta noiztik datorren gaur egun hain ezaguna egiten zaigun upelaren jatorria.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.