miércoles, 11 de junio de 2014

Norberaren buruari pankarta jartzeko ordua

Euskal Autonomia Erkidegoan, industria (%36), garraioa (%26) eta energia (%13) dira Berotegi-Efektu Gasak gehienbat eragiten dituzten sektoreak. Hiruon artean BEG-isurpenen %75 sortarazten dute.

Hala ere, hau egia izanik, egia ere bada industria- eta energia-sektoreek isuriak murrizteko sekulako ahalegina egin duten artean, garraioaren, zerbitzuen eta bizitegien isurpenak ikaragarri gehitu izan direla azken urteotan.

Euskal ingurumen-estatistikek oinarritzak hartzen duten 1990 urtetik hona, industriaren (-%43), nekazaritzaren (-%33) eta hondakinen (-%5) isuriak nabarmen murriztu diren bitartean, energia-sektorearenak zertxobait gehitu dira (+ %7) eta bizitegien (+%27), garraioaren (+%94) zein zerbitzuen (+%101) isuriek, berriz, ikaragarri gora egin dute.

Gurean, pankartak industrien atarian jartzeko joera egon izan da. Baina, behar bada, pankartok etxebizitzen zein denetariko zerbitzuen tximiniei eta ibilgailuen ihes-hodiei begira jartzeko ordua heldu da.

Kontua da, ordea, enpresak, gehienetan, inorenak izan ohi direla eta etxebizitzak eta ibilgailuak, aldiz, sarri, gureak. Protesta-pankarta inori jartzea errazagoa dela, alegia.


1990etik 2012ra bitartean, BEG-isurpenetan izandako aldaketa, sektoreka

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes