miércoles, 4 de junio de 2014

El Pobaleko Burdinolak bisitaldi bereziak antolatuko ditu bere 10. urteurrena ospatzeko


10 urte iragan dira El Pobaleko Burdinolak ateak ireki zituenetik, bere historiaren aro berriari hasiera emanez, eta ospatzeko bisitaldi bereziak antolatuko ditu ekainean.

Ekainaren 14tik 25era ateak zabaltzeko egunak izango dira El Pobaleko Burdinolan. 10 egun hauetan sarrera doakoa izango da bisitarientzat. Ekainaren 15etik aurrera ere Muñatones Gaztelua ezagutzeko bisita gidatuak hasiko dira, irailaren 14ra arte.

Gainera, ekaninaren 21ean (larunbata), Euskal Kostaldeko Museoen Eguna dela eta,  baleontzien mundua ezagutzeko eta, azalpenen bidez, honen inguruko erakustaldi berezia ikusteko aukera izango da. Bisitariek, Xabier Armendariz urpeko arkeologo adituaren argibideez lagunduta, baleak harrapatzeko arpoia egingo dute zuzenean.

Informazioa eta erreserbak: 629 271 516 / info@elpobal.com

El Pobal
 El Pobaleko Burdinola.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes