Langabeziak gorantza jarraitzen du. Zazpi urte daramatza etenik gabe gorantza. 2007an azken bi belaunaldiotako zifrarik murritzeneraino (5,73%) iritsi arren, geroztik, hazi eta hazi besterik ez du lanik ezak egin.
Hala ere, nahiz aurtengo lehen hiru hiruhilekoaren datua 1998tik honainoko txarrena izan, egia ere bada 1981etik 1997ra bitarteko datu guztiak, urtez urte, oraingoak baino eskasagoak izan zirela guztiak ere, batere salbuespenik gabe.
Adierazgarri, bestalde, 1981etik 1994ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoaren datuak Espainiarenak baino txarragoak izan zirela eta 1995etik aurrera berriz, alderantziz: Euskadiko emaitzak Espainiakoak baino hobeak izan dira, urtero, nabarmen asko.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.