lunes, 7 de abril de 2014

Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna, Muskizen

Momunentu eta Leku Historikoen Nazioarteko eguna dela eta, Muskizko El Pobaleko Burdinolak ekimen berezi batzuk antolatu ditu herrian dauden hiru ondare garrantzitsuenen inguruan: Muñatones Gaztelua, Pobeña-Kobaron meategiko parkea eta El Pobaleko Burdinola.

Datorren ostiralean, apirilak 11, Joaquin Carcamo ikertzaileak hurrengo hitzaldia eskainiko du Muskizko Kultura Etxean: “Portu babestutik itsas zabalera. Kobaron eta kostaldeko mea kargalekuak”. Mintzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrera doakoa da, hala ere erreserba egitea gomendatzen da.

Larunbatean, apirilak 19, Muskiz Monumentala” Kultura Ondarearen Maratoia antolatuko da. Muñatones Gaztelua eta Pobeña-Kobaron meategiko parkea ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira. Etortzen direnek, gainera, gonbidapen bana jasoko dute, edozein larunbatean, burdin lana Pobaleko Burdinolan ikusteko. Bisitak goizeko 10:30etan hasiko dira Muñatones Gazteluko aparkalekuan.

Horrez gainera, antolatzaileek autobusa jarriko dute pertsona guztiak gune batetik bestera eramateko. Doako jarduera da, hala ere bisitarien kopurua mugatua denez ezinbestekoa da erreserba egitea.

Azkenik, gogoratu beharra dago El Pobaleko Burdinolak Aste Santuan zehar izango duen programa berezia: egunero, orduro, bisitaldi gidatuak antolatuko dira eta apirilaren 18 zein 19an, eguerdiko 12:00etan,  burdina lantzeko modu tradizionalaren erakusketa izango da.

Informazio gehiago lortzeko eta erreserbak egiteko 629 27 15 16 telefonora deitu edo e-maila bidali info@elpobal.com helbide elektronikora.



Muskizko ondare historikoa ezagutu!
Muskizko ondare historikoa ezagutu!

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes