miércoles, 23 de abril de 2014

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Zugaztieta ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatzen ditu


Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Zugaztieta ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatzen ditu.

Bisitaldietan, Zugaztietako meatzari etxea ikusteaz gainera, Trapagaraneko auzo berezi honen leku esanguratsuenak ezagutzen dira, Meatzaritzaren Museoko gidekin batera.

Bisitak hilaren lehen igandean antolatzen dira, urte osoan zehar, eta ordu bateko iraupena izaten dute.  Bi pase egiten dira, bata erdaraz (11:00tan) eta bestea euskaraz (12:30etan). Prezioa 3 eurokoa da, (5€-koa bisitaldi konbinatuentzat).

Erreserbak egiteko edo informazio gehiago eskatzeko Gallartako Meatzaritzaren Museoarekin harremanetan jarri beharko zarete:

Campodiego auzoa Z/G 48500
Abanto-Zierbena (Bizkaia)
informacion@museominero.net
Tel: 946 36 36 82

 


Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes