lunes, 3 de marzo de 2014

El Pobaleko Burdinolak bere 10. urteurrena ospatuko du


El Pobaleko Burdinola bere 10. Urteurrena ospatuko du 2014 urtean zehar.

10 urte pasa dira El Pobaleko Burdinola museo gisa zabaldu zenetik. 2013an 130.000 bisitari baino gehiago izan zituen, horietatik 7.000 inguru ikastola, ikastetxe edo institutuetako ikasle zein irakasleak izan ziren. Kulturarako, topaketarako eta aisialdirako tokia da Muskizko burdinola eta gero eta gehiago dira ikustera etortzen direnak.

El Pobalek Bizkaiko burdingintza tradizionalaren erreferentziazko museoa izan dadin lanean jarraitzen du. Horregatik, iaz burdinolaren gabia eragiten duen paladun gurpilaren eta errotako estoldan ura bideratzen duten hodien zaharberritze lanak burutu ziren. Bisita guztietan El Pobaleko Burdinolaren eta errotaren makineria abian jartzen dira, eta museoaren bildumaren alerik garrantzitsuenak izanik zaindu behar dira.

Aurten urte berezia izango da El Pobaleko Burdinolarentzat,  10 urte beteko ditu eta ospatu beharra dago.


ferreria_el_pobal-petronor
El Pobaleko Burdinola (Muskiz).

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes