Zierbenako udalak D hezkuntza-ereduari buruzko informazio kanpaina abian jarri du: D bitamina, aberastu bere heziketa!
Bizkaiko beste hainbat udalerriekin batera "D bitamina, aberastu bere heziketa!" egitasmoa martxan jarri du Zierbenak. Kanpaina honen helburu nagusia 2014-2015 ikasturtean umeak lehen aldiz matrikulatuko dituzten gurasoei D ereduari buruz informatzea eta aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da.
Aurten gainera, kanpainari buruzko iritzia jasotzeko asmoz, inkesta bat bidali zaie gurasoei. Honela kanpainari buruzko iritzia emateaz gain, gurasoek beren kezka zein zalantzak ere helarazi ahal izango dizkiete Zierbenako euskara zerbitzuetako arduradunei. Gainera, inkesta betetzen dutenen artean jolas eta liburu sorta zozketatuko da.
![]() |
Kanpainaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.