lunes, 17 de febrero de 2014

Larunbat Alai Abanto-Zierbenan


Abanto-Zierbenako Udalak, 4-9 urte bitarteko umeak dituzten familientzat zuzendutako, “Larunbat Alai” programa abian jarri du.

“Larunbat Alai” 4-8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako programa da, urteko larunbat arratsalde guztietan zehar antolatuko dena. Pasa den otsailaren 15ean Ipuin Magikoen txotxongilo saioa izan zen Las Carreraseko Montaño aretoan. Udan izan ezik, herriko kultur guneetan ekintzak antolatuko dira hilero. Martxoan, adibidez, Gallartako Kultura Etxera etorriko dira Kiki eta Koko pailazoak beren “Txintxilintzin Bakea Egin” saioarekin. Ekintza guzti hauek udalaren Dibertiplana programaren osagarri dira.

Jarduera honen berri ezagutzera emateko 3 urteko ikasgeletan zein lehen hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleen artean txostenak zabaldu dira. Era berean, herriko webgunearen eta emailen bidez ere informatuko zaie familiei.



Abanto_Larunbat Alai
"Larunbat Alai" Abanton.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes