lunes, 10 de febrero de 2014

Euskal Autonomia Erkidegoko I+G gastuaren %37 Bilbo Handian inbertitu

Euskal Autonomia Erkidego osoan Debabarrena (%4,88) izan zen, tokian tokiko Barne Produktu Gordinaren arabera, I+G arloan gehien inbertitu zuen eskualdea, 2012 urtean. Ondotik, Debagoiena (%4,60), Goierria (%3,20) eta Donostialdea (%2,67). Lurraldeka, Gipuzkoan egindako ezarpena %2,71 izan zen, Bizkaian %1,90 eta Araban %1,66. Oro har, EAEan, %2,71. Europar Batasunean (EU-28), berriz, %2,06 eta, Espainian, %1,30.

Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.373 milioi euroren inbertsioa egin zen I+G arloan, 2012an, eta, gastu osoaren %75,40, lau eskualdetan gauzatu zen: Bilbo Handian, Donostialdean, Arabako Lautadan eta Debagoienan. Bilbo Handian soilik, diru-ezarpen osoaren %37.

Erabateko kopuruetan, lehen zazpi eskualdeak honako hauek izan ziren: Bilbo Handia (514 miloi €), Donostialdea (260), Arabako Lautada (154), Debagoiena (106), Debabarrena (75), Goierria (69) eta Durangaldea (57).

Sektoreka, enpresan gehien inbertitu zuen lurraldea Gipuzkoa (%83,6) izan zen. Bizkaia nagusi, goi mailako irakaskuntzan (%22,8) eta Araba, berriz, aurrena herri-administrazioan (%8,8).

Arabako Mendialdean izan ezik, ingeniaritzaren eta teknologiaren gaineko zientzia-diziplinak nagusi dira urtero eskualde guztietan. Gipuzkoan, %78,8; Araban, %69,8 eta, Bizkaian, %65,4. Arabako Mendialdean mediku eta farmazia-zientzietan egin ohi da I+G gasturik handiena, %73,6.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes