miércoles, 5 de febrero de 2014

Datu eskasak

Iazko azken hiru hilabeteotako datuok txarrera egin ez badute ere, lehengo lepotik jarraitzen du langabeziaren bilakaerak, lar txarra alegia, Espainian batez ere. Euskal Autonomia Erkidegoko kopurua, berriz, 1998koaren pareko da. Taulak hainbat zertzelada eskaintzen digu, nabarmen asko. Besteak beste…

1. Azken bi urteotako espainiar datuak 1981etik honako txarrenak dira, 1985eko (%21,5) eta 1993ko (%23,80) krisialdietakoak baino eskasagoak.

2. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 2013ko azken datuak (%15,8) 1998ko (%15,6) maila beretsura garamatza, eta 1985ekoak (%22,7) eta 1993koak (%24,5) baino dezente hobeak dira.

3. Ahaztu egin zaigun arren, 1981etik 1997 arteko hamazazpi urteetan zehar, langabezia oraingoa baino handiagoa izan zen gurean.

4. 1981etik 1994 arte, Espainiako langabezia Euskal Erkidegoarena baino txikiagoa izan zen. Geroztik, 1995etik aurrera, euskal lanik ezak Espainiakorenaren azpitik iraun du urtez urte.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes